close
Edukira joan

Paramentu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Image

Paramentua, arkitekturan, horma edo murru baten bi aurpegietako bakoitza da.[1]

Hargintzan eta igeltserotzan, berriz, arkuak eta harresiak osatzen dituzten harri edo adreiluen aurpegietako bakoitzari deritze. Bereziki, horrela deitzen dira arkuan aurrea eta atzea egiten dituztenei: aurreko paramentua eta atzeko paramentua. Igeltseroari harresiaren norabide bertikala emateko gida bezala balio dion aurpegia plomuaren paramentua da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Paramentu. Euskalterm, ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-2-1).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]