Megaroi

Megaroi (antzinako grezieraz: μέγαρον) Greziako eta Ekialde Hurbileko jauregietako gela handi bat zen. Hiru parte nagusi ditu: atari zabala, zutabeek eutsia, sarrera-gelatxo bat eta gela handia, erdian sutondoa zuena. Megaroian egiten ziren harrerak, familiako bilerak etab. Mizenasko jauregi guztietan eta etxe askotan aurkitu da. Jatorriz Egeo inguruko eraikuntza egitura dela diote adituek. Megaroiaren garrantzia arkitekturaren historian handia da, tenplu grekoaren oinplanoaren garapenaren jatorritzat jo izan delako. [1]

Antzinako Grezian, etxebizitzaren gela nagusiari, eraikin handienei eta bilera-gelei "megaroi" izena eman zitzaien. Eraikin gisa, bere oinarrizko sinpletasunagatik definitzen da: laukizuzen luze bat, horma albo-itsuak dituena, gela nagusi batean eta bigarren mailako gela batean edo bitan banatuta. Gela nagusiaren erdian, sabaiari eusten zioten lau zutabek sutondoa inguratzen zuten. Suaren gainean, sabai-leiho estali bat irekitzen zen, keak ateratzeko eta barrualdea argiztatzeko. Oro har, fatxadak atari bat du, hormen alboak luzatuta daude (in antis) eta zutabeek lerro batean jarrita daude. Eraikuntza argi eta garbi noranzko bat dute, hau da: gela guztiak ilaran jarrita dauden eta sarbideak erdiko ardatzean daude: barrura sartu eta barruan mugitzeko "ardatz" bat jarraitu behar zuen bisitariak. Sabaiko argia handia denean, euskarriek eusten diote estalkiari; euskarri horiek erdian daude, ilara bakar batean, edo horma luzeekiko paraleloak diren bi ilaratan (koadro bat osatuz).
Ez du zertan beti eskema berbera izan behar et aldearen artean artean daude, batez ere Egeo aldean; forma txikitua, fatxada-luzera erlazioa 1:2 ingurukoa duena (Dimini (Tesalia), Sesclo, Mizenas); eta forma luzanga, 1:3 ingurukoa (Troia). Gainera, abside erdizirkular batean amaitzen diren megaroi batzuk ere badaude, urkila itxurakoak. Troia primitiboan nahiz kontinente grekoan agertzen dira, Mizenastar kulturaren suntsiketatik bizirik atera ondoren.
Homeroen poemetan izen hori du errege-jauregietako areto nagusiak, tronu eta oturuntza-aretoa eta, aldi berean, ugaritasunez apaindutako etxea ere; hau da, ez da oso zehatza. Telemakok, Menelaoren jauregian eta Ulisesek, Alkinorenean, urrearen eta beste metal preziatu eta marfilen dekorazioaren aurrean, miresmena adierazten dute poemetan. Arkeologiaren bidez, elementu horiek ikusi ahal izan dira, hain zuzen, Mizenasen, Tirinton, Kopais lakuan eta abarretan. Megaroien lehen adibideak ekialdeko Mediterraneoko eta hego-ekialdeko Europako kultura marjinaletan aurkitu dira. Kalkolitoan, Egeoko itsasertzeraino iristen da (Troia, Dimini), eta aristokraziak gustuen duen etxebizitza mota bihurtzen da. Brontze Aroan forma monumentala eman zitzaion Egeon.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1 2 «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Megaron» tesauros.cultura.gob.es (kontsulta data: 2025-12-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |