Ekidna
| Ekidna | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Chordata |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Monotremata |
| Familia | Tachyglossidae Gill, 1872
|
| Espezieak | |
| Kumaldiaren tamaina | 400 |
| Errute denbora | 10 egun |
Ekidnak (Tachyglossidae) Tachyglossa subordenaren barnean ezagutzen den familia bakarra da. Ekidnak ugaztuna erruleak dira, munduko familia bakarra Ornitorrinkoekin batera. Australian eta Ginea Berrian bizi dira.
Gaur egun, hiru genero onartzen dira, baina horietatik bik baino ez dituzte espezie biziak.
- Tachyglossus generoa: Mutur laburreko ekidnak edo australiarrak
- Tachyglossus aculeatus Mutur laburreko ekidna edo arrunta.
- Zaglossus generoa: Mutur luzeko ekidnak edo Ginea Berrikoak
- Zaglossus attenboroughi Attenborough zaglosoa
- Zaglossus bartoni Barton zaglosoa
- Zaglossus brujini Zagloso arrunta edo Brujin zagloso.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekidnek izena greziar mitologiako Ekidna lamiarengandik hartzen dute, munstro mitologiko guztien ama izan zena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputza arantzaz betea dute, eta horrek, daramaten elikadurari lotuta, gehienbat intsektujalea, eta intsektu kolonialak gustukoago ditu, "arantzadun inurrijale" izena balio izan die.
Gorputz trinkoko animaliak dira, ilaje trinko batez estalia, nondik, defentsa modu bezala erabiltzen dituzten arantzak irteten zaizkien. Ohi, 35 eta 50 zentimetroko luzera dute, hamar zentimetroko isats batekin eta bi eta zazpi kilo arteko batez besteko pisuarekin.
Oro har, arrak emeak baino handiagoak dira.
Burezurra luzea eta biribildua da, aurpegia luzanga, beheko baraila askorik garatu gabea, bi hezur mehe eta luzeek eratua. Elikadura, intsektu eta zizareek osatua, hodi formako aho bat adierazten du, irekidura estukoa, hogei zentimetroko luzera har dezakeen mihi itsaskor batekin, zeinekin elikagaia harrapatzen duten, hortzik ez dutenez, ahosabaian, ahoaren amaieran dauden arantza korneo batzuekin xehatua izango dena. Elikagaiak aurkitzeko, usaimen zentzu oso garatu batez gain, ukimen elektrohartzaileak ere badituzte aurpegian. Haiekin, erraz egiten zaie inurri eta termita koloniak aurkitzea.

Zulatzaile indartsuak dira, lau hankak galeriak eta zuloak egiteko erabiltzen dituzte edo lurrean aztarka egiteko, elikagai bila. Horretarako, gorputz adarrek, atzazal atzeragarriz hornitutako hanka eta oin zulatzaileak dituzte. Atzeko gorputz adarren bigarren hatza luzeagoa da eta hazka egiteko eta ilea eta larruazala garbitzeko erabiltzen dute.
Harrek eta eme batzuek belauneko artikulazioaren atzean ezproi bat dute, baina, ornitorrinkoak ez bezala, animalia horrek ez du substantzia toxikorik sintetizatzen, eta, horregatik, ez da ezagutzen ezproi horren benetako funtzioa.
Emeek denbora baterako martsupio bat garatzen dute, inkubazioak eta esne emateak irauten duen bitartean. Arren zakilak lau buru ditu, nahiko ohikoa narrastien artean, baina ez hainbeste ugaztunen artean.
Esaten denaren aurka, ekidnek ez dute hibernatzen hotzarekiko erantzun modua . Trauskiltze egoera jasaten duten ale bakan batzuk, dirudienez, lotuago dago gaizki egindako liseriketa batekin.