close
Edukira joan

chmod

Wikipedia, Entziklopedia askea

chmod (change mode) fitxategi edo direktorio baten sarbiderako baimenak definitzeko balio duen UNIX inguruneetako komandoa da. Fitxategi bakoitzak 9 balio ditu baimen hauek adierazteko, baiezta edo ezezta daitezkeenak.

chmod komandoaren egitura hau da:

 $ chmod [aukerak] modua[,modua] fitx1 [fitx2 ...]

Fitxategiaren Baimenak ikusteko ordea, beste komando hau erabiltzen da:

 $ ls -l fitxategi

Fitxategi bakoitzak baimen ezberdinak izan ditzakete erabiltzaile talde ezberdinetarako. Hauek dira Erabiltzaile taldeak:

Erreferentziaerabiltzaile klaseakDeskribapena
uerabiltzailea (user)jabea
gtaldea (groups)fitxategiaren taldean dauden erabiltzaileak
obesteak (others)gainontzekoak
adenak (all)denak batera, ugo

Erabiltzaile horiek izan ditzaketen baimenak hauek dira:

ModuabaimenaDeskribapena
rread (irakurketa)Fitxategi edo direktorio bat irakurtzeko baimena.
wwrite (idazketa)Fitxategian aldaketak egiteko baimena.
xexecute (exekutatzea)Fitxategia exekutatzeko baimena.
Xspecial eXecute (exekutatze berezia)modu bereziak
ssetuid/gidmodu bereziak
tstickymodu bereziak

Baimen esleitzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baimenak bi eratara eslei daitezke sinbolo bidez (erabiltzaile eta baimenak zehaztuz) edo zenbaki bidez (erabiltzaile bakoitzerako baimenak adierazten dituen zenbaki bat sartuz):

Sinbolo bidezkoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baimenak esleitzerakoan hainbat modu daude

EragiketaDeskribapena
+adierazitako moduak batzen dizkio adierazitako klaseari
-adierazitako moduak kentzen dizkio adierazitako klaseari
=adierazitako moduak ezartzen dizkio adierazitako klaseari

Irakurketa eta idazketa baimenak esleitzea karpeta edo direktorio baten jabea eta talderi:

 $ chmod ug+rw karp1
 $ ls -ld karp1
 drw-rw----   2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua karp1

Denei fitxategi baten idazketa baimena kentzea:

 $ chmod a-w fitx1
 $ ls -l fitx1
 -r-xr-xr-x   2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua fitx1

Karpeta baten erabiltzaile eta taldeari irakurketa eta exekutatze baimenak soilik ezartzea eta idazketa baimenik ez dutela izango ziurtatzen da:

 $ chmod ug=rx karp1
 $ ls -ld karp1
 dr-xr-x---    2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua karp1

Zenbaki bidezkoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
#baimenak
7 (111)(rwx)Osoa
6 (110)(rw-)Irakurri eta idatzi
5 (101)(r-x)irakurri eta exekutatu
4 (100)(r--)irakurri bakarrik
3 (011)(-wx)idatzi eta exekutatu
2 (010)(-w-)idatzi soilik
1 (110)(--x)exekutatu bakarrik
0 (000)(---)baimenik gabe

Karpeta baten Jabeari baimen guztiak ematea eta beste erabiltzaileei idazteko baimena ez ematea:

 $ chmod 755 karp1
 $ ls -l karp1
drwxr-xr-x 2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua karp1

baimen guztiak ematea fitxategi bati:

 $ chmod 777 fitx2
 $ ls -l fitx2
-rwxrwxrwx 2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua fitx2

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]