A bildu

A bildua "@" ikurrari izena ematen dion terminoa da.[1] Bere erabilera askotarikoa da eta interneten zabalpenarekin batera asko orokortu da ikurraren erabilera. Ingelesez at du izena eta horregatik erabiltzen da posta elektronikoen helbideetan.
Hainbat sare sozialetan ere erabiltzen da erabiltzaile izena zehazteko. Adibidez Mastodon, Telegram, X, Threads, TikTok, YouTube...
Euskaltzaindiak 2003ko urriaren 24an adostu zuen a bildua izatea karaktere horren izena. Beste aukera batzuk ere izan ziren mahai gainean: At, a batua, txiribita eta barraskiloa. [2]
Jatorria eta Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikurra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait teoria daude a bildu sinboloaren lehen erabilerei buruz. The Guardian egunkariak 2000. urtean argitaratu zuen La Sapienza Unibertsitateko zientziaren historiako irakasleak, Giorgio Stabilek, ikur horren erabilerari buruzko idatzizko lehen adibidearen froga aurkitu zuela, eta anfora bat (antzinako edukiera-neurria) irudikatuko zuela. Mediterraneo aldean, XVI. mendean buztinezko ontzi batzuk erabiltzen ziren mota guztietako elikagaiak, solidoak (aleak, zerealak) eta likidoak (ardoa, adibidez) garraiatzeko eta saltzeko. Aurkitutako gutuna Francesco Lapiun merkatari italiarrak sinatu zuen, eta hark 1536an bidali zuen Sevillatik Erromara. Bere gutunean, Amerikatik salgaiekin iritsi diren hiru itsasontziren karga deskribatzen duen dokumentu historiko garrantzitsuan, Lapiunek a bildu sinboloa erabiltzen du "anfora" aipatzeko eta bere baliokidetasuna honela azaltzen du:
... non @ ardo, upel bateko 1/13 denak, 70 edo 80 dukat balio dituen.
«@» ikurraren jatorria ez dago guztiz argi, baina ziur aski lotura bat izango da, lehenik kaligrafikoa eta gero tipografikoa, tradizio paleografiko anglosaxoian ad preposizio latindarra edo, beste iturri batzuen arabera, at juntagailua irudikatzen zuena; Gaztelako idazkera gotiko etzanaren aldaera ezberdinetan, eta bereziki prozesu-idazkera deiturikoan an digrafoa irudikatzen du.
Aurkikuntza entziklopedia bateko sarrera idazteko ikerketan gauzatu zen.[3]
Beste historialari batzuek a bildu sinboloaren erabileraren hasiera adierazten dute garai goiztiarragoetan. Esate baterako, Jorge Romance kazetari espainiar eta Erdi Aroko historian adituak Taula de Ariza-n (1448koa) aurkitu du, Gaztelatik Aragoiko Erresuman egindako gari sarrera batean, eta horrek XV. mendearen erdialdera jada erabiltzen zela frogatuko luke. Autoreak dioenez, Erdi Aroko lehen iturriak oso zatikatuak direnez, oso zaila da interpretatzeko behar bezala lotzea. Hori dela eta, ez litzateke ondorioztatu behar a bildu ikurraren «lehen agerpena» denik, baizik eta orain arte dokumentatu direnen artean goiztiarrena.[4]
Nolanahi ere, frogatutzat eman daiteke zeinua XV. edo XVI. mendeetatik aurrera erabili zela hainbat tokitan: Italian (Florentzia), Espainian (Gaztela, Sevilla, Aragoi eta Katalunia), baita Frantzian ere.
Erabilera goiztiarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian, neurtze-unitate gisa, eta sinboloa erabiltzen hasi baino lehen, kintal baten laurdena zen "arroba" (unitate neurriari, euskaraz, arroa deritzo), hau da:
- 30 libra (11,502 kg) Gaztelan.
- 32 libra (10,4 kg) Katalunian.
- 36 libra (12,5 kg) Aragoin.[5]
Eta erabili zen, batez ere kontabilitateko agirietan, "... bakoitzeko" laburdura gisa.
Sinboloaren sarrera idazmakinetan eta konputagailuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teklatuko karaktere ahaztua izan zen 1971ra arte, programatzaile estatubatuar batek, Raymond Tomlinsonek, ordenagailu batetik bestera bidali zen lehen mezu elektronikoaren helbidera gehitu zuen arte.
Garai hartan, "Bolt, Beranek & Newman" enpresarentzat egiten zuen lan, Estatu Batuetako Defentsa Sailarentzat komunikazio sare bat garatzen ari zen enpresa teknologikoa. Tomlinson jauna mezularitza-zerbitzuaren arduraduna zen. Helbideak kode informatikoan idazten zituen, besteok uler genezakeen hitz molde batera itzuli behar zirenak.
Jatorria alde batera utzita, egia da @ ikurra 1885ean agertu zela AEBetako hedapen handiko lehen idazmakinaren teklatuan (Underwood Typewriter Companyk fabrikatua), eta gero XIX. mendearen amaieran munduko toki garatuenetan banatu ziren beste makina batzuetan. Lehen makinak merkaturatu ziren unean, ingelesez, at preposizioaren ordezkapen gisa erabiltzen zen «100 psi @ 2000 rpm» (100 libra hazbete karratuko 2000 buelta minutu bakoitzeko).[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «@ - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-09-14).
- ↑ «Euskaltzaindiak @.ren euskal izena erabaki du» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-09-14).
- ↑ William, Philipp. (31 de julio de 2000). merchant@florence wrote it first 500 years ago. .
- ↑ Romance Burgos, Jorge. (30 de junio de 2009). «La arroba no es de Sevilla (ni de Italia)» Purnas.
- ↑ Txantiloi:Cita libroDiccionario enciclopédico Salvat 2. Estella (España): Salvat. 1978. p. 291. ISBN 84-345-3883-0.
- ↑ Rawsthorn, Alice. (21 de marzo de 2010). Why @ Is Held in Such High Design Esteem. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Ikurrak | ||
|---|---|---|
|
' apostrofoa • / barra • : bi puntu • · erdiko puntua • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • “” komatxoak • [] kakoak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua • () parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma • § sekzio zeinua Beste ikur batzuk @ a bildua • \ alderantzizko barra • % ehuneko ikurra • * izartxoa • ~ tileta • # traola • & et ikurra | ||